AMAREN HIZKUNTZA SAMURTASUNA DA
Pako Aristi, 1998
Labana zaurituak dira
euskararen hitzak,
hegal ustez zorrotzak eta
kamuts deklaratuak
atari berriko mugetan.
Zertarako tximeletari
mitxilotea deitu,
txitxidola, mitxirrika,
txitxipapa edo txilipitaina,
haurrei pinpilinpauxa
aski zaienean...
Nork sinistuko du
amaren musuak
samurtasunaren hizkuntzan
elebakar direnik?
Nork izendatuko ditu
egun euritsua eten eta
ilunabar aratza prestatu duen
eguzkiaren erasanak lurrean?
Nor mintzatuko zaie piztiei
kitarrarik gabe, hitz hutsez?
Mendeak hizkuntzaren antzeko hotsez
larrua maitatzen, eta
euskararen hitzak tartailo daude
oraindik
odoluts den maiteminduaren mingainean.
Zergatik ez ditugu
Zuberoako hitzak ahoskatzen
gure mintzairan?
Gure haurrek hitz egingo al dute
penarik gabe,
hizkuntza derrotxatu beldurrik gabe,
beti geroaren ikara garaiturik,
esango ote dituzte
lur bustiaren gainean bilutsik
gelditzerainoko ausardiaren hitzak?
2 comentarios:
Nere hizkuntzan maitasuna errezago izan zitekeela pentsa gura nuke.
Eta hola euskara gurian, pinpilinpauxaren hegaldiak niregana hurbilduko zaituela itxaron. Biatartean arrotz naiz, nere bizitza atzerri.
Amets bihurtu zara eta hala maite zaitut, zure bidaiaren helmuga ni naizelaren esperantzaz. Zain izango naiz. Beti.
Alzamos los vuelos, abrimos las alas de par en par y descubrimos nuevos territorios a explorar. El viento nos ha hecho cambiar de rumbo y a mí estos nuevos aires me están sentando muy bien.
Publicar un comentario